Gure oroitzapenak

Gure oroitzapenak.

Editorial:
ELKARLANEAN
Año de edición:
Materia
Poesia
ISBN:
978-84-9027-837-6
Páginas:
132
Colección:
ELKARLANEAN
29,50 €
IVA incluido
Pedido a proveedor

Joseba Sarrionandiaren testuek eta bertako iruditeriak euskal jendearengan utzi duten arrasto sakona jaso nahirik, hainbat musika-taldek eta bakarlarik egindako 32 kanta bildu dira Gure Oroitzapenak izeneko disko-liburu honetan.
Batetik, iurretarrari, 1983an hasi eta gaur arte, 35 urteotan grabatu dizkioten 150 kanta inguruko sortatik abesti eta musikari enblematikoenak hautatu dira. Bertan dira Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Iker Goenaga, Ken Zazpi, Imanol, Oskorri, Gontzal Mendibil, Eñaut Elorrieta, Izaki Gardenak, Fermin Muguruza, Alaitz eta Maider, Gose, Andrea Ulloa eta Igor Arzuaga, Berri Txarrak.
Bestetik, proiektu honetarako berariaz sortu eta grabaturiko kantak daude, egungo artista esanguratsuenen eskutik: Anari, Audience, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Amorante, Mursego, Jexuxmari Lopetegi, Beñat eta Julen Achiary, Mikel Artieda, Joseba Irazoki, Libe, Iñigo Muguruza eta Andoni Basterretxea, Mice, Xendarineko A hizpak, Angel Katarain.
Liburuan jaso dira, halaber, Gure Oroitzapenak pelikula osatzen duten 12 film laburren oinarri izan diren ipuin eta poemak. Testu zahar eta berriak, artista beterano eta gazteak, estilo eta estetika askotakoak, Joseba Sarrionandiak belaunaldi desberdinengan esanahi eta gogoetagai berriak sortzeko duen ahalmenaren erakusgarri.
Argitalpen honek badu, azkenik, beste osagai bat, balio aparta ematen diona: egileak berariaz idatzi dituen glosak, bai kanten bai filmen inspirazio-iturri izan diren testuak banan-banan iruzkintzen dituztenak, bakoitzaren sorrera eta testuinguruaren berri emanez.

Otros libros del autor

  • Narrazio guztiak 1979-1990
    Titulo del libro
    Narrazio guztiak 1979-1990
    Sarrionandia Uribelarrea, Joseba
    9788497837583
    ELKARLANEAN
    En stock 24/48 h

    25,00 €

  • Som com moros dins la boira?
    Titulo del libro
    Som com moros dins la boira?
    Sarrionandia Uribelarrea, Joseba
    9788486469337
    EDICIONES POL-LEN
    En stock 24/48 h

    32,00 €

  • Sera colosal
    Titulo del libro
    Sera colosal
    Sarrionandia Uribelarrea, Joseba
    9788416350575
    TXALAPARTA
    En stock 24/48 h

    15,00 €

  • Narrazioak
    Titulo del libro
    Narrazioak
    Sarrionandia Uribelarrea, Joseba
    9788483312889
    ELKARLANEAN
    En stock 24/48 h

    14,90 €

  • Airea ez da debalde
    Titulo del libro
    Airea ez da debalde
    Sarrionandia Uribelarrea, Joseba
    9788491721352
    PAMIELA
    Pedido a proveedor

    16,00 €

  • Bizitzea ez al da oso arriskutsua
    Titulo del libro
    Bizitzea ez al da oso arriskutsua
    Sarrionandia Uribelarrea, Joseba
    9788491720744
    PAMIELA
    Pedido a proveedor

    15,00 €