Nik papaita zuk papaita igarkizunak ole

Nik papaita zuk papaita igarkizunak ole.

Editorial:
PAMIELA
Año de edición:
Materia
Poesia (infantil/juvenil)
ISBN:
978-84-7681-996-8
Páginas:
144
Colección:
HAUR LITERATURA
14,00 €
IVA incluido
Pedido a proveedor

Ni lo nengoke
eta lo zeundeke zu,
ibai honen izena igarriko ez bazenu.

Hirurehun eta berrogeita hamar igarkizun berri biltzen ditu liburu honek. Irudimenarekin eta hizkuntzarekin jolasteko proposamenak dira. Bereziki 8/12 urteko neska-mutikoei zuzendua dago.

HITZAURREA

Igarkizunekin jolas egiteko une kilikaria iritsi da, igarle hori.
Hemendik aurrera ni izango naiz jolasa abian jartzeko proposamena egingo duena. Hara, ni igarkizunen igorlea izango naiz, eta zu, berriz, igarkizunen igarlea, ados? Baina, horretan hasi aurretxotik, kontutxo bat ere aitortu behar dizut igarkizun hauen guztien harira. Jakizu, igarle horrek, igarkizun-bilduma hau idazten hasi nintzenean buru-belarri ibili nintzela zu nondik nora engainatuko, zu nola nahaspilatuko, zuri erantzun okerra nola agertuko eta, halaber, erantzun zuzena nola ezkutatuko? Eta gerora ere horretan jarraitu dut, dili-dale, erantzunak azaletik iradokitzen eta, aldi berean, sakonean ezkutatzen; bi adierako hitzak erabiltzen eta, aldi berean, gaizki-ulertuak eta zalantzak eragiten; zure arreta zirikatzen eta, aldi berean, laino eta sasiekin zu endredatzen, kikuka eta kukumikuka. Hitzekin jolastea eta beren bazterrak nahasten ibiltzea ariketa ederra izan da, alajaina. Hori guztia zertarako, baina? Bada, zuri, igarle horri, igorle temati honen igarkizunetan zangotraba egitearren, hitzaren tranpetan ziplo eror zaitezen, erantzun zuzena igar ez dezazun...

Orain, liburuaz bestaldean zauden horrek, adimena eta irudimena zorroztu, eta hitzen bazterrak kuxkuxeatzen ibil zaitez, zirrituetatik kirika, ezkutaturik dagoenaren izena lehenbailehen ahora ekartzeko. Ipuinetako euskal sorginak nola, han-hemenka nik zabaldutako sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik hegan egiteko garai magikoa iritsi zaizu; egizu erratz baten gainean, gogo baduzu.

Besterik ez, nire partez. Atzamarra listu-puntatxo batez busti, eta egizu liburu honetan aurrera. Abentura miresgarria izango ahal da! Igarkizun-partida hau irabaziko ahal didazu!

Nik papaita, zuk papaita, hau guztia egia baita.

Igarkizunen trena abian jartzeko prest daukazu,
txiki-txaka, txiki-txaka? txakala-txakala, txakala-txakala?
fiiiiii-fuuuuu?

Xabier Olaso

Otros libros del autor

  • Auskalo!
    Titulo del libro
    Auskalo!
    Olaso, Xabier
    9788476818077
    PAMIELA
    En stock 24/48 h

    15,00 €

  • Pupuan trapua
    Titulo del libro
    Pupuan trapua
    Olaso, Xabier
    9788476814093
    PAMIELA
    Pedido a proveedor

    8,00 €

  • Tximeletrak
    Titulo del libro
    Tximeletrak
    Olaso, Xabier
    9788476817582
    PAMIELA
    Pedido a proveedor

    12,50 €

  • Txuntxurrun berdeko animalien kontakizunak
    Titulo del libro
    Txuntxurrun berdeko animalien kontakizunak
    Olaso, Xabier
    9788476818572
    PAMIELA
    Pedido a proveedor

    9,50 €